top of page
  • Sakea 4-tik 4 izango da, eta 7-a pasa izango da. PASA KASUAN FALTA IZANGO DA.

  • Partidak 30 tantora edo dagokion denbora limitera iristean amaitzen dira (partidak 45 minutu, semifinalak ordu bat eta finalak denborarik gabe) ez da yusik egongo. Denbora amaitzen denean, tantoa jokoan badago amaitu arte segiko da. Tanto hau amaitzean berdinketa gertatzen bada, beste tanto bat jokatuko da.

  • Banakako txapelketan partida 30era amaituko da.

  • Pilotak antolatzaileek jarriko dituzte, EZINGO DA TXAPELKETAKOAK EZ DIREN PILOTEKIN JOLASTU.

  • Ligaxketan berdinketa kasuetan erabakitzeko kriterioak:

1.- Bakoitzak egindako eta jasotako tantoen gehiketa.
2.- Berdinduta dauden taldeen artean jokatutako partiden emaitza.

  • Ordezko denak pertsona bat soilik ordezka dezake modalitateko.

  • Txapelketako partaide diren partehartzaileek ezin dute beste partaide bat ordezkatu, baldintza hau betetzen duten nahi adina ordezko eduki ditzake ordea (betiere dagokion generoa errespetatuz).

  • Ez da ordu eta egun aldaketarik onartuko.

  • Partida irabazleak epaile lanak egin behar ditu. Hala egiten ez badu, kanporatua izango da. HORREGATIK GOMENDATZEN DA ARAUAK IRAKURTZEA.

  • Antolatzaileek hala ikusten badute (epaile egon ez arren), jarrera txarra duen partaidea kaleratu dezakete.

  • Partaide bakoitzari kamiseta bana emango zaio. Berdin du modalitate bat baino gehiagotan parte hartu izan.

  • Orokorrean ez da bueltarik egongo, hutsegitearen errua epaile, ikusle edo partidutik kanpoko norbaitena izan ez bada. Bestalde buelta izango da aurkariak hala eskatzen badu edo epaileari nahita enbarazu egin diola iruditu bazaio, hurrengoan enbarazu egiten duela irudituz gero tantoa aurkarientzat. Nahita jarrera txarra badu kaleratua izango da.

  • Pilotak aurkaria jotzen badu buelta egingo da, txarra zioala garbi ikusi ezean. Dudakoa denean ere buelta egingo da.

  • Partida hasteko jarritako ordutik 10 minutu beranduago agertzen dena, txapelketatik kanporatua izango da 30-0 eko emaitzarekin. Bikotekako txapelketan ezingo du batek soilik jokatu.

  • Partida hasi aurretik berotzeko 5 minutu utziko dira.

  • Txapelketa partida bakarreko kanporaketa moduan izango da, aurkakorik esan ezean.

  • Sakea ateratzerakoan behin botea egin ondoren atera egin beharko da. Botea egin ondoren ez bada sakatzen tantoa aurkarientzat.

  • Pilota bat falta argia dela ikusi arren (sakea 7-aren atzetik, bi pareta kanpora, ...) botea egin arte ez da ukituko, bestela tantoak jarraituko du.

  • Partaideren bati raketak ihes egiten badio tantoa aurkarientzat izango da.

  • Binakako txapelketan 2. Botea egin aurretik taldeko inork ez badu pelota ukitzen bi tanto emango zaizkio tantoa egin duen taldeari. Ez du balioko raketa tantoa salbatzeko botatzea.

  • Atseden hartzeko denbora izango du tanto egiten duen partaideak (2 minutu denbora geratuta, parejako behin, banaka bitan). Beste partaideak denbora galduko balu lehenengoan abisatu egingo zaio eta hurrengoan tantoa aurkarientzat izango da.

  • Antolatzaileak ez dira txapelketan gerta daitezkeen istripu edo lapurretez arduratzen.

bottom of page